www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001380

Pertsona batek ez du jasotzen laneko etekin izaera duen prestaziorik edo sorospenik. Gizarte Segurantzarekin kotizazioko Hitzarmen Berezia sinatu du, etorkizunean erretiratze pentsio bat kobratuko duela bermatzeko. Kotizazio horiek kengarriak dira?



Hitzarmen Berezi bat sinatzearen ondorioz Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak fiskalki kengarriak dira, laneko etekinen gastu gisa, nahiz eta kontzeptu horretan diru-sarrerarik ez eskuratu. Beraz, kotizazio horiek lanaren etekin garbia negatiboa izatea ekar dezakete.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali