saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001378

Administrazio publikoen giza baliabideen plan estrategikoak betetzean jasotzen diren kalte-ordainetatik zergatik salbuetsita ez dagoen zatia nola integratu behar da PFEZaren zerga oinarrian?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2021/03/01

2021eko martxoaren 1etik, kalte-ordainak ez dira salbuetsita izango, zergaren oinarrian integratzen dira %60an edo %50ean, sorpen epea bi urtetik edo bost urtetik gorakoa denean (enpresan lan egindako denbora), hurrenez hurren.

Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.

 

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2021/02/28

 2021-02-28ra arte. Kalte-ordainaren zati ez-salbuetsiaren integrazioa kapital gisa jasotako kalte-ordainei aplikatzen zaienaren antzekoa da (kaleratze bidegabe baten ondorioz edo enplegua erregulatzeko espediente baten ondorioz); kalte-ordain horiek zergaren oinarrian integratzen dira %60an edo %50ean, sorpen epea bi urtetik edo bost urtetik gorakoa denean (enpresan lan egindako denbora), hurrenez hurren. 

Kalte-ordain salbuetsia 180.000 euro izango da, gehienez eta etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali