www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001376

EEE batean dagoen zergadun batek kalte-ordaina jasotzen du 61 edo 62 urterekin erretiratzen bada. Kalte-ordain horren kobrantza nola zergapetzen du kapital eta errenta gisa jasotzen badu?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Langileen Estatutuak bidegabeko iraizpenerako ezarritako zenbatekoa salbuetsitako kalte-ordain gisa hartzen da kontuan.

Kalte-ordain salbuetsia 180.000 euro izango da. Muga zehatza gainditutakoan, zenbatekoak lan pertsonalaren etekin gisa zergapetzen dira, beherago azaltzen den moduan:

Kapital gisa jasoz gero: Zenbatekoa kalkulatzeko kontuan izan diren urteen kopurua zenbatu behar da: langileak aurre-erretiroko adinera iristen diren unetik hilko direla estimatzen den datara arte igaroko diren urteen kopurua. Urteen kopurua 2 baino handiagoa eta 5 baino txikiagoa bada, %60an integratuko dira. 5 urte baino gehiago badira, %50ean.

Hala ere, gehienez eta etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.

Errenta gisa jasoz gero: Muga hori gainditzen duten zenbatekoak zerga osoaren zerga oinarrian integratuko dira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali