Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001375
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Borondatezko erretiroagatik jasotzen den saria, zerga ondorioetarako, lan harremana bi aldeen adostasunarekin amaitzeagatik ordaindutako zenbatekoa da.
Beraren integrazioa zergaren oinarrian ezberdina izango da zergaldi bakar batean jasotzen den edo ez kontuan izanik, kalkulatzeko erabiltzen den denboraldia gorabehera. Beraz, dagokion zenbatekoa ekitaldi bakar batean kapitalizatuta eskuratzen badu, kobratzen duen zenbatekoaren %50eko integrazioko portzentajea, PFEZ Araudiaren 14.1 artikuluan araututa, aplikatu ahalko du (modu nabarmen irregularrean eskuratutako lan etekin bat delako, zergaldi bakarrean egozten dena). Aitzitik, zenbait ekitalditan jarraian bere borondatez erretiratzeagatiko saria jasotzen badu, zio horrengatik kobratzen dituen zenbatekoen %100 integratu beharko du. Izan ere, orduan ez litzateke beteko PFEZ Araudiaren 14.1 artikuluan araututako %50aren integrazio portzentajea aplikatu ahal izateko bete behar diren betekizunetako bigarrena. Zehazki, zergaldi bakar batean egotzi ahal den errenta ez litzatekeelako.
2014/01/01etik aurrera %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.