www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001374

Banku erakunde bateko langile batek kontratu bat sinatu zuen, eta horren arabera aurre-erretiratu zen. Enpresak erretirora iritsi arte hileko errenta gisa kalte-ordain bat ordaintzeko konpromisoa hartu zuen. Nola zergapetu behar da jasotako kalte-ordaina?



Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Kobratutako zenbatekoak lan harremana bi aldeen adostasunez suntsiaraztearen ondorio dira, baina ez zaizkio zergaldi bakar bati egozten, bat baino gehiagori baino. Horrenbestez, ezin ditzakegu sailkatu modu irregularrean eskuratutakoen artean; modu erregularrean eta aldian behin jasotzen diren etekinak dira eta %100ean zergapetu behar dira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali