www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001371

Besteren konturako langile batek 60 urte ditu eta 65 urtetik beherakoei zuzendutako erretiro partziala hartzea erabaki du txanda kontratu baten bidez; gauzak horrela, enpresak borondatezko erretiroagatiko haborokina eman dio. Zein da aplikatu beharreko integrazio kopurua?



Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Printzipioz haborokinaren kopurua ez dago salbuetsita; izan ere, langile batek lanaldi osoko egoera batetik lanaldi partzialeko beste batera aldatzea erabakitzen duenean, horrek borondatezko izaera dauka langilearentzat eta ezin da alderdi bakar baten erabakiz inposatu.

Hori bai, eskuratutako zenbatekoak laneko etekinaren izaera izan behar du, Gizarte Segurantzan erretiro osoa lortzeko falta zitzaion urte kopuruaren adinako sortzeko denboraldiarekin.

Kasu honetan sorpen epea bost urtetik gorakoa izan ez denez eta arau bidez aski irregulartzat hartzen ez denez, %60an integratuko da.

2014/01/01etik aurrera %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali