www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001364

Lan istripuengatik edo gaixotasun profesionalengatik hiltzen diren langileen alargunek, umezurtzek eta gurasoek jasotzen dituzten oroharreko prezioko kalte-ordainek zein zerga tratamendu jasotzen dute?



Alarguntasuneko oroharreko prezioko kalte-ordainak, baita hildako langilearen pentzutan bizi diren gurasoek jasotzen dituztenak ere, PFEZaren mende eta salbuetsi gabe daude. Laneko etekinak dira. Denboran modu nabarmen irregularrean jaso direla joko da eta, horrenbestez, %50ean integratuko dira. Halere, Gizarte Segurantzako eta klase pasiboetako araubide publikoetatik jasotako zurztasun pentsioak eta hartzeko pasiboak eta zurztasun egoerako gainerako prestazio publikoak salbuetsita daude.

2014/01/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda gehienez eta etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.

2019/01/1etik Aurrera mugarik ez dago indarrean denboran nabarmen irregularrean jaso moduan .

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali