Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001363
Prestazioak laneko etekin izaera du, denboran modu nabarmen irregularrean eskuratua. Horregatik, kontuan izanik zergaldi bakar batean egotzi dela, kobratutako zenbateko osoaren %50eko integrazioko portzentajea aplikatuz aterako da hura eskuratzetik eratortzen den etekin osoa.
2014/01/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda, gehienez eta etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.
2019/01/1etik Aurrera mugarik ez dago indarrean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.