saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001363

Langile batek 2012. urtean oroharreko prezioan kalte-ordain bat jaso zuen, lanetik itzultzean trafiko istripua izan ondoren daukan ezintasun iraunkor partzialaren ondorioz. Kalte-ordain hori langilearen enpresak honelako kontingentziak estaltzeko duen lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateak ordaindu du. Nola zergapetu behar da?

Prestazioak laneko etekin izaera du, denboran modu nabarmen irregularrean eskuratua. Horregatik, kontuan izanik zergaldi bakar batean egotzi dela, kobratutako zenbateko osoaren %50eko integrazioko portzentajea aplikatuz aterako da hura eskuratzetik eratortzen den etekin osoa.

2014/01/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda, gehienez eta etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.

2019/01/1etik Aurrera mugarik ez dago indarrean.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali