Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001360
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Ez dago salbuetsita, lanpostua borondatez utziko baitu, alderdi bien adostasunarekin. Arau bidez aski irregulartzat hartzen den etekin bat denez gero, %50ean ordaintzen ditu zergak, lan etekin gisa %50ean zergapetuko da zergaldi bakarrari egozten bazaio; batzuei egotziz gero, %100ean ordainduko lituzke zergak.
2014/01/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda gehienez eta etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 47/2014 Foru Dekretuaren 14.1.f) artikulua. Nabarmen irregularrak diren laneko etekinak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.