Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001355
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Honen bidezko eskuraketa:
Hauxe arautu da Kode Zibilaren 609. artikuluan: “Ondasuna hartuta eskuratzen da jabetza. Jabetza eta ondasunen gaineko gainerako eskubideak legez, dohaintzaz eta testamendua eginda duen edo egina ez duen dohaintzaz eskuratzen eta eskualdatzen dira, eta ondorioz, usadioen bidezko zenbait kontraturen ondorioz ere bai. Preskribatzearen bidez ere eskura daitezke.
Akzioak dohaintzan ematen direnean, idatziz egin behar da dohaintza eta idatziz agerrarazi behar da onarpena. (632 artikulua Kode Zibila). Dohaintza-emaileak dohaintza-hartzailearen onarpenaren berri duenetik hobetzen da dohaintza. (Kode Zibilaren 623. artikulua)
Kausatzailea hiltzean.
Baldin eta kontsultagileak une honetan jaso baditu akzioak ekitaldiaren, desegitearen edo gurasoetako batek bestearen alde (alkar poderosoa) edo hirugarren baten alde testua egiteko emandako ahalordearen ondorioz, ekitaldi horretako uneari dagozkio eskuraketa-balioa eta eskuraketa-data, edo ahalordea desegiten den uneari.
Foru komunikazioko araubidea duten senar-emazteak dira eta senarra hil egin da, aurretik testamentua egiteko ahalordea emaztearen alde emanda; seme-alabak dituzte elkarrekin. Ondoren, emazteak hainbat ondasun saldu ditu. Zein izango dira eskuraketa-datak eta eskuraketa-balioak?
Kode Zibilaren 609, 657, 661 eta 989 artikulua.
Testamentua egiteko ahalordea erabiltzeke duen jaraunspen baten ondasunak besterentzea. Zein da eskuraketa-data eta -balioa?
Testamentua egiteko ahalorde hori erabiltzen den unean ondare elementuak dituenak izango dira ondare irabazia edo galera kalkulatzeko hartuko diren eskuraketa-balioa eta -data.
Ezkontide alarguna hiltzen bada eta ez badu testamentua egiteko ahalordea erabiltzen edo ahalorde hori iraungi egiten bada emandako epean, bigarren gurasoaren heriotzaren data izango litzateke ondarea jaraunslearen esku geratzen deneko data, edo bestela testamentua egiteko ahalordearen erabileraren iraungipen data.
Irabaziz eskuraturiko jabetza soila, eta ondoren jabaria finkatzea gozamena desegiteagatik. Zein da eskuraketa-data eta -balioa ondasuna ondoren eskuratzearen ondorioetarako?
Irabaziz eskuraturiko jabetza soilaren doako eskualdaketak direnean eta ondoren gozamena desegin izanaren ondorioz jabaria finkatzen denean, dela epea bete delako, dela gozamenduna hil egin delako, jabetza bi une ezberdinetan eta bi balio ezberdinekin eskuratu dela ulertu behar da. Une bakoitzean, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak data horietan aplikatu beharrekoaren emaitza izango da eskuraketa-balioa.
Eskuraketa-data horiek –balioak barne direla- hartu behar dira kontuan PFEZren eremuan, ondare elementuak eskualdatzearen ondorioz sor litekeen ondare irabazia edo galera kalkulatzeari begira. (Gure gida)
1984an eraturiko S.A. baten akzioak eskualdatzea. 1992an sozietate kapitala handitu zuen tituluen balio nominala jasota. Urte hartan, kapital-handitzearen %25 besterik ez zen ordaindu, eta gainerako %75a ordaintzeke gelditu zen gehienez 10 urteko epean. 1992ko amaieran, akzioen titular agertzen zen bazkidea hil zen. Akzioen %50 alargunari esleitu zitzaion irabazpideen erdiaren ordain gisa. Gainerako %50 alargunaren gozamenari esleitu zitzaion, eta jabetza soila seme-alabei. Zein da akzioen eskuraketa-data eta -balioa?
Kausadunen eskuraketa-data kausatzailea hil den egunekoa dela ulertu behar da. Ezkontide alargunari irabazpidearen erdiagatik ordaindutako akzioak esleitzeak ez du zerga ondoriorik, eta jatorriko zenbatekoak eta eskuraketa-datak mantendu behar dira ondorengo balizko eskualdaketen ondoriozko irabazia kalkulatzeari begira, eta ez ezkontideen sozietatea likidatzean ezarritakoak. Jatorriko datak eta balioak zehazteko, bi une ezberdin hartu behar dira kontuan: a) sozietatea eratzean akzioen eskuraketa-data; eta b) 1992an erabakitako kapital handitzearena.
Hiru seme-alaba dituen pertsona batek, orainean eraginkortasuna duen oinordetza itun gisa, ondasun bat eman die dohaintzan haietako bi seme-alabei, baina karga modal batekin: guztizkoaren heren bat beste semeari eskudirutan ordaintzea. Zein zerga tratamendu du orainean eraginkortasuna duen oinordetza itunaren karga modaleko dohaintzari dagokion ondare irabaziak?
Ez da ondare irabazitzat edo galeratzat hartuko zergadunaren heriotzak eragindako irabazizko eskualdaketetan, irabazizko eskualdaketa komisarioak testamentua egiteko ahalordea erabiltzen duenean ere, edo orainean eraginkortasuna duen beste edozein oinordetza titulurengatik.
Orainean eraginkortasuna duen oinordetzaren ziozko irabazizko eskuraketetan, hauxe hartuko da ondasunen eskuraketa-baliotzat balizko eskualdaketen ondorioetarako: dohaintza-emaileak dohaintza-hartzaileari ondasunak ematean ondasunok duten balioa.
Ez du zertan irabazia integratu, hain zuzen seme-alaben alde egin den eta orainean eraginkortasuna duen oinordetza itunarekin eginiko dohaintzetan agertzen den irabazia.
Ondasunak jasotzen dituzten seme-alabek honako hauek izango dituzte ondasunen eskuraketa-balio eta -datatzat: orainean eraginkortasuna duen dohaintzat ituna dela bide jabetza eskualdatzen den egunean ondasunok dituztenak. Alabaina, dohaintza-emailea hil baino lehenago besterentzen badira, eskuraketa-balioa eta -data izango dira amarentzat zituenak, hau da, orainean eraginkortasuna duen dohaintza ituna baino lehen zituenak. Hortaz, geroramendu bihurtzen da bestela salbuespena izango litzatekeena.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.