saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001354

Zein zergalditan egotziko dira jarduera bati lotuta ez dauden ondasunen eskualdaketak? Eta geroraturiko ordainketak eta bizi arteko errentak badira?

  1. Erregela orokorra
  2. Erregela berezia: Eperako salmentak edo geroraturiko prezioko salmentak
  3. Eperako salmentak edo geroraturiko prezioko salmentak
  4. Ondasunak bizi arteko errentaren trukean eskualdatzea
1. Erregela orokorra

Ondare aldaketa gertatzen den zergaldian (eskualdaketa) egotziko dira irabaziak eta galerak. Zergaldi horretan egozten dira irabazi edota galera guztiak, salbu eta eperako salmentak edo geroraturiko prezioko salmentak badira.
13/2013 FAko 57.1c art. Irabaziak eta galerak denboran egoztea.

2. Erregela berezia: Eperako salmentak edo geroraturiko prezioko salmentak

Ondoz ondoko ordainketen bidez osorik edo zati batez jasotzen deneko prezioa duten eragiketak jotzen dira geroraturiko prezioko eragiketatzat, ematea edo ondasuna hartzailearen eskura jarri eta azken epearen mugaegunaren artean urtebete baino gehiago igaro bada.

Aukera: Irabazi osoa eskualdaketa izan deneko urtean egotz daiteke, edo proportzioan itundutako prezioa kobratzen den urteetan.

Eskualdaketaren urtean, ondarearen irabazia aitortu behar da, eta “ekitaldian jasotako diru-kopurua” laukitxoan ekitaldian guztia edo soilik jasotakoa jarri behar da. Bigarren kasu honetan, eskualdaketa horrengatik berriz ere diru-kopuruak kobratzen diren ekitaldietan, berriz ere agerraraziko da ondare irabazia (garai baten agerrarazi zen bera), eta jasotako diru-kopurua "ekitaldian jasotako diru-kopurua" laukian jarri.

Geroraturiko ordainketa duten akzioen eskualdaketari buruzko adibidea

X jaunak akzioak saldu ditu, 240.000€ guztira, 90.000€-ko ondare irabaziarekin. Lehen urtean 60.000€ kobratu ditu, bigarrenean 120.000€ eta hirugarrenean 60.000€.

Zergadunak ondare irabazi osoa lehen urtean egotz dezake, edo ondare irabazia honelaxe egozteko aukera balia dezake:

  • 1. urtea: 90.000 x (60.000 / 240.000)= 22.500 €
  • 2. urtea: 90.000 x (120.000 / 240.000)= 45.000 €
  • 3. urtea: 90.000 x (60.000 / 240.000)= 22.500 €
3. Ondasunak bizi arteko errentaren trukean eskualdatzea

Kasu honetan, hauexen arabera zehaztuko da errentaren balio aktuariala: heriotza-tasaren taula aktuarialen arabera kontuan hartutako urteen kopurua, erabilitako interes tasa eta errentaren urteko zenbatekoa.

Errenta jasotzea: Bizi arteko errenta jasotzean, zerga ordaindu behar da urtero higigarrien kapitalaren etekin gisa, jasotako urteko bakoitzari urtean ezarritako ehunekoa aplikatzearen emaitza, jasotzaileak errenta eratzean duen adinaren arabera. Gainera, Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 47.1 k) art.

Loturak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali