www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001353

Zelan eguneratzen da akzioen eskuraketa-balioa akzioak eskualdatzen direnean?



  1. Erregela orokorra
  2. Kotizaturiko akzioen primaren banaketa eta harpidetza eskubideen salmentari buruzko adibidea.
  3. Jaraunspenez eskuraturiko akzio batzuen eskuraketa-balioa.
Erregela orokorra

Arauz onetsitako koefizienteak aplikatuz eguneratuko da eskuraketa-balioa; gehienbat KPIren bilakaeraren arabera eguneratzen dira.

Halaber, eguneratze koefizienteak eskuraketa-balioa zuzentzen duten gainerako partidetan aplikatuko dira, kasuan kasuko eragiketak gertatzen diren urteetako koefizienteak erabiliz (eskubideen salmenta 20111era arte barne geron ondasun irabaziak izango dira, primaren banaketa, etab.)

Kotizaturiko akzioen primaren banaketa eta harpidetza eskubideen salmentari buruzko adibidea.

2 akzio erosi ziren 2005ean, burtsan kotizatzen dutenak, guztira 2.000€-an. 2012an, kapitala handitu eta harpidetza eskubideak saldu ziren 500 euroan. 2011n, jaulkipenaren prima banatu zen, 200 eurokoa. 2013ean 3.000€-an saldu ziren akzioak. Kalkulatu 2011, 2012 eta 2013ean lorturiko irabazia edota galera

  • 2011ko ekitaldian: ez dago ondare irabazirik
  • 2012ko ekitaldian: 500
  • 2013eko ekitaldia = eskualdaketa-balioa 3.000 – eskuraketa-balioa 2.195,60= 804,40
  • Akzioaren eskuraketa-balioa: 2.402 – 206,40 = 2.195,60
  • Erosketa-balioa 2.000x 1,201 (koef 2.005) = 2.402

    Jaulkipen primaren banaketa: 200x1,032 (koef. 2011) =206,40

Jaraunspenez eskuraturiko akzio batzuen eskuraketa-balioa.

Pertsona batek zenbait akzio jaso zituen aitaren heriotzaren ondoriozko jaraunspena dela medio. Zein da jasotako akzioen eskuraketa-balioa?

Honexek emango du kontsultagileak eskualdatu beharreko akzioen eskuraketa-balioa: akzioen Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako eman zitzaien balioa, aitaren heriotzaren ondorioz kontsultagileak akziook jaraunspenez eskuratu zituenean.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 45 eta 46 art.ak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali