saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001350

Zelan kalkulatu behar da akzioen eskuraketa-balioa kapitala murrizten denean?

  • Kapital murrizketa badago balioen edo partaidetzen amortizazioaren bidez. Eskuraketa-balioa proportzioz banatuko da zergadunaren gainerako balio homogeneoen artean.
  • Baldin eta kapitala murrizten bada eta ekarpenak itzultzen badira, jasotako zenbatekoak edo jasotako ondasunen merkatuko balioak murriztu egiten du ukituriko balioen eskuraketa-balioa, zero bihurtu arte.
1. Adibidea:

Burtsan kotizatzen duten 2 akzio erosi ziren, 2.000€-an 2009an. 2013. urtean kapital murrizketa dago eta 1.000 €-ko ekarpenak itzultzen dira. Akzioaren eskuraketa-balioa = (2.000-1.000) = 1.000 euro.

Eskuraketa-balioa akzioko = (2.000-1.000) = 1.000 euro.

Ekarpenen itzulketa duen kapital murrizketa badago eta banatu gabeko etekinen ondoriozkoa bada, higigarrien kapital gisa egotzi behar da jasotako zenbatekoa. (itzulketa horiek dibidenduekin berdinetsita daude 9.25 artikuluaren salbuespenaren ondorioetarako).

2. adibidea:

Burtsan kotizatzen duen akzio 1 erosi zen 2004an, 2.000 eurotan. 2014an, %50eko kapital murrizketa egon da (1.000 €) eta 1.000 €-ko ekarpenak itzuli ziren; horietatik 200 banatu gabeko etekinetatik datoz. * 200€ higigarrien kapitalaren etekinak dira, 6/2006 FAko 9.25. artikuluaren (2013/12/31ra arte) eta 13/2013 FAko 9.24 artikuluaren (2014/01/01etik aurrera) arabera salbuetsiak izan daitezkeenak.

* 800 eurok murriztu egiten du akzioaren eskuraketa-balioa. Akzioaren eskuraketa-balioa = 2.000- 800= 1.200 euro

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali