Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001350
Burtsan kotizatzen duten 2 akzio erosi ziren, 2.000€-an 2009an. 2013. urtean kapital murrizketa dago eta 1.000 €-ko ekarpenak itzultzen dira. Akzioaren eskuraketa-balioa = (2.000-1.000) = 1.000 euro.
Eskuraketa-balioa akzioko = (2.000-1.000) = 1.000 euro.
Ekarpenen itzulketa duen kapital murrizketa badago eta banatu gabeko etekinen ondoriozkoa bada, higigarrien kapital gisa egotzi behar da jasotako zenbatekoa. (itzulketa horiek dibidenduekin berdinetsita daude 9.25 artikuluaren salbuespenaren ondorioetarako).
Burtsan kotizatzen duen akzio 1 erosi zen 2004an, 2.000 eurotan. 2014an, %50eko kapital murrizketa egon da (1.000 €) eta 1.000 €-ko ekarpenak itzuli ziren; horietatik 200 banatu gabeko etekinetatik datoz. * 200€ higigarrien kapitalaren etekinak dira, 6/2006 FAko 9.25. artikuluaren (2013/12/31ra arte) eta 13/2013 FAko 9.24 artikuluaren (2014/01/01etik aurrera) arabera salbuetsiak izan daitezkeenak.
* 800 eurok murriztu egiten du akzioaren eskuraketa-balioa. Akzioaren eskuraketa-balioa = 2.000- 800= 1.200 euro
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013FAko 41.2. art. Kapital murrizketa balioen amortizazioarekin edo ekarpenen itzulketarekin
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.