Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001324
Balio du erantzuna 2013/12/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Bai. 9.17 artikuluko salbuespena bateragarria da atzerriko egonaldiagatik eta mantenuagatik kargatzetik salbuetsita dauden dieten araubide orokorrarekin, araudian ezarritako mugetaraino.
Kargatzetik salbuesten dira mantenuko eta egonaldiko gastuetarako jatetxeetara, hoteletara eta ostalaritzako gainerako establezimenduetara enpresak edo enplegatzaileak bideratzen dituen zenbatekoak, jasotzailearen ohiko lantokia edo egoitza dauden udalerria ez den udalerri batean izandako gastuengatik sortuak.
Leku aldaketa eta egonaldia bederatzi hilabete baino luzeago direnean, etenik gabe, esleipen horiek ez dira kargatik salbuetsiko. Ondorio horietarako, oporraldia, gaixotasun aldia edo destinoa aldatzea ez dakarten bestelako inguruabarren denbora ez da deskontatuko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.