Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001320
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Lan hauek atzerrian dagoen eta egoitza atzerrian daukan enpresa batentzat atzerrian egin behar dira, edo bestela, egoitza Espainian duen baina establezimendu iraunkorra atzerrian duen enpresa batentzat.
Langilea atzerrian beste enpresa batentzat lan bat egiten ari den espainiar enpresa batentzat lanean ari bada, salbuespena bakarrik aplikatu ahalko da zergadunak egindako jarduera egoiliarra ez den erakundearentzat edo establezimenduarentzat mesedegarria bada, hau da, berarentzat abantaila sortzen badu edo baliagarri bazaio edo balio erantsia ematen badio.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.