www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001318

Langile bat atzerrira bidali dute urte honetako ekainaren 27tik hurrengo urteko abenduaren 31ra arte. Kontsulta egileak enpresa espainiarraren nomina eduki zuen. Hurrengo urtan zehar, atzerrian egindako lanagatik guztira 60.100,00 euroko ordainsaria jaso zuen. Espainian, 36.000,00 euro izango litzateke soldata. Gainera, atzerrian zerga pertsonal bat ordaindu zuen, 5.000,00 eurokoa.



Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Langilea 9 hilabetetik gorako epean lekualdatu denez gero, salbuespena edo soberakinen araubidea aplikatu ahal izango da.

  1. Salbuespena:
    • Salbuespenaren muga urteko etekinarekin bat dator. Horrenbestez, ez da atzerrian jasotakoagatik zergapetu behar.
    • Etekin horiek zerga egitatean integratzen ez direnez, ez du eskubiderik izango kenkaria aplikatzeko nazioarteko egozpen bikoitzagatik.
  2. Gaindikinen araubidea.
    • Zenbatu beharreko etekina 36.000,000 € litzateke (salbuetsitako dieta 60.100 – 36.000 = 24.100).
    • Nazioarteko egozpen bikoitzagatik kenkarirako eskubidea izango luke bere zerga oinarrian sartzen diren errenten zatiagatik (36000/60100 x 5000= 2995). 2995€ atzerrian ordaindutako zerga litzateke, nazioarteko egozpen bikoitzagatik kenkaria zenbatzean kontuan izan beharrekoa.
  3. 13/2013 Foru Arauaren 92.2 artikuluan araututako nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkaria:

    60.100 euroei dagokien kuota osoa (atzerrian lortutako ordainsaria) 16.000 €bada, 8.000 €-ko kenkaria aplikatu ahal izango da aitorpenean (16.000ren % 50).

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Atzerriko lanetan salbuespena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali