www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001317
Bizkaian urtean 100.000 € irabazten dituen langile bat atzerrira bidali dute, muntaia lan bat egitera. Atzerrian 100 egun ematen ditu, eta bidaiatzen beste 5 egun (joatean eta etortzean). Guztira urtean 130.000 euro ordaindu dizkiote. Gainera, joan-etorriaren eta mantenuaren gastuetarako hegazkin txartelak eta atzerrian egon den egun bakoitzeko 90 euro ordaindu dizkiote. Aitortu beharreko zenbatekoa kalkulatu.
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Salbuetsita egongo da:
- Ordainsari bereziak (atzerrian egoteagatik lehen baino gehiago kobratu duena), 30.000 euro.
- Ordainsari arruntak lainduta: 100.000 x 100/365 = 27.397,26 €.
- Guztira 57.397,26
- Salbuetsitako muga 60.100 euro da.
Dietak salbuetsita daude, ez dutelako legezko muga gainditzen eta atzerrian 9 hilabete baino gutxiago dagoelako.
- Kobratutakoa guztira: 130.000 + dietak.
- Aitortzekoa: 130.000 € -57.397,26 € = 72.602,74 €.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli