Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001315
Salbuespena bateraezina izango da atzerrian lan egiten duten zergadunentzat PFEZren araudiaren 13.A.3.b. artikuluak ezarritako soberakin araubidearekin. Zergadunak aukeratu ahal izango du soberakinen araubidea aplikatzea salbuespen horren ordez, baldin eta arautegiak ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Kargatzetik salbuetsitako dieta da destinoa atzerrian duten langileek destinoa Espainian izatekotan jasoko lituzketen ordainsari guztien gainetik eskuratzen dutena.
Zerga ondorioetarako atzerrian destinatutako langileen gaindikinen araubidea aplikatu ahal dela ulertu ahal izateko, lan ondorioetarako lantokia aldatu beharra dago. Leku aldaketa egon behar da, Langileen Estatutuak 40. artikuluan azaltzen duen zentzuan, langilea udalerri berean 9 hilabete baino luzaroago bizitzea ekarriko duena. Bestela PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 9. artikuluak azaltzen duen salbuespenak ez luke zentzurik izango.
9 hilabeteak etengabeak izan behar dira baina bi zerga ekitaldi har ditzakete.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 47/2014 FDaren 13 art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.