www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001311

Bizkaian bizi diren eta egoitza hemen duen multinazional baten filial batentzat lan egiten duten atzerritarrak. Nominak atzerrian helbideratutako beste filial batek ordaintzen ditu, Bizkaian kokatutako filialak azken horri ordaindu ondoren. Non ordaindu behar dituzte zergak?



Ezarkuntza Bikoitzeko Hitzarmenean ezarritakoaren kalterik gabe, euren ohiko bizilekua Bizkaian badute (nazionalek edo atzerritarrek), araudian edo kasuan kasuko hitzarmenean ezarritakoaren arabera, PFEZari lotuta egongo dira eta lortzen duten errenta osoa ordainduko dute ("munduko errenta"), kobrantza edozein lekutan eginda ere eta ordaintzailearen egoitza edozein izan arren.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 Foru Arauaren 6.1 artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali