www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001308
Bizkaian egoitza duen pertsona eta azaroaren 30ean Txinara lan egitera lekualdatu da. Bizkaian ordainduko ditu zergak? Eta martxoaren 30ean lekualdatzen bada?
Lehenengo eta behin ezarri beharko dugu zein den zergadunaren ohiko egoitza Txinara lekualdatzean.
- Txinan zerga egoitza egiaztatzen bada, lekualdaketa urtearen eta hurrengo urteen arteko bereizketa egin beharko da.
- 11-30an lekualdatuz gero, lekualdaketaren urtean: Bizkaiko lurraldean 183 egun baino gehiago egiteko irizpidea aplikatuz, Bizkaian ordaindu behar izango ditu zergak mundu mailako errentagatik. Eta hurrengo urteetan zirkunstantzia horiek iraunez gero, Txinako zerga egoiliarra izango da eta bertan ordainduko ditu zergak.
- Hala eta guztiz ere, lekualdaketa 30-03an bada, Bizkaian 183 egun baino gutxiago egon denez, Txinan ordainduko ditu zergak bai urte horretan bai hurrengoetan ere, zirkunstantzia berberek irauten badute.
- Ezin baduzu egiaztatu egoitza fiskala Txinan duzula eta urte natural bakoitzean 183 egun baino gehiago espainiar lurraldetik kanpo badago, PFEZri lotuta egoten jarraituko du Bizkaiko egoiliar gisa. Kasu horretan, aztertu beharko litzateke ea Txinako egoiliartzat har litekeen zerga ondorioetarako, herrialde horretako legeriaren aplikazioa dela eta. Bi herrialdeetako zerga egoiliarra bada, zehaztu behar izango da bi estatu horietatik zeini dagokion zergak egoztea egoiliar gisa, betiere nazioarteko itun eta hitzarmenek ezarritakoarekin bat etorriz.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli