www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001292
Noiz aurkeztu behar da Bizkaian Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpena bizi-aseguru baten polizagatik?
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2018/01/01
Honako kasu hauetan aurkeztuko da Bizkaian:
- Kausatzaileak sortzapenaren egunean ohiko egoitza Bizkaian zuenean.
- Kausatzaileak ohiko egoitza atzerrian zuen kasuan, zergaduna ohiko egoitza Bizkaian zuenean.
- Kausatzaileak egoitza EAEn hartu baldin bazuen zergaren sortzapen-egunaren aurreko 5 urtetik beherako denboran, araubide komuneko lurraldean indarrean diren arauak izango dira aplikatzekoak, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko.
Ekonomia Ituna aldatzen duen 10/2017 Legeak sartutako aldaketa. 25.1 eta 25.2 artikulua (260 KB)
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2017/12/31
Honako kasu hauetan aurkeztuko da Bizkaian:
- Kausatzaileak sortzapenaren egunean ohiko egoitza Bizkaian zuenean.
- Kausatzaileak egoitza EAEn hartu baldin bazuen zergaren sortzapen-egunaren aurreko 5 urtetik beherako denboran, araubide komuneko lurraldean indarrean diren arauak izango dira aplikatzekoak, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli