Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001291
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2015/04/01
Ez, ez zaio aplikatuko ahuneko 1,5eko tasa finkoa.
Ahizpak eskala aplikatu beharko du: 4/2015 Foru Arauko 46.3. artikuluaren arabera, "dohaintza baten bidez edo doakoa eta inter vivos den negozio juridiko baten bidez ondasun-eskubideak eskuratzen badira ondorengoen edo adopzioan hartutakoen alde, baina eskuraketa horren aurre-aurreko azken lau urteetan ondasun-eskubide horiek berberak eskuratzen badira —ondorengo batek edo adopzioan hartutako batek arbasoaren edo adopzio-hartzailearen alde egindako dohaintza baten bidez edo doakoa eta inter vivos den negozio juridiko baten bidez, eskuratu ere—, orduan eskuraketa horren tributazioa lehen dohaintza-emaileak azken dohaintza-hartzailearekin duen ahaidetasunaren arabera egingo da", kasu honetan haurrideak direlarik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.