www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001290

Ahizpak duela 5 urtetik hona bizi garen etxebizitzaren erdia eman zidan dohaintzan. Ordaindu behar dut Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergagatik? Badut txikipenen bat egiteko eskubiderik?



Haurrideen arteko dohaintzak ez daude zergatik salbuetsirik, eta, horrenbestez, zerga ordaindu beharko duzu, eskalan jasota dauden karga-tasen arabera. Hala ere, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearekin batera aurreko bi urteetan bizi izandako ohiko etxebizitza baten dohaintza denez, 100eko 95eko txikipen bat izango duzu zergaren oinarrian, ondoko betekizunak betez gero :

  • Etxebizitzak eskuratzailea eskualdatzailearekin eskualdaketaren aurreko bi urteetan bizi izan den ohiko etxebizitza izan behar du.
  • Zerga oinarriaren txikipenaren zenbatekoa ezin da izan 215.000 euro baino gehiago. (2015/03/31 arte gertatutako zerga-egiteetarako, muga hori 212.242 euro izan da eta 2010/12/31 arte gertatutako zerga-egitateetarako, 200.000 euro).

Bizikidetasunaren betekizuna betetzen dela egiaztatzeko errolda-ziurtagiria eta aldi horretan etenik gabe elkarrekin bizi izan direla frogatzen duen bizikidetza-ziurtagiria aurkeztu behar dira.

Hala eta guztiz ere, zergadunak Zuzenbidean onartutako edozein bide erabili ahal du bizikidetzaren betekizun hori betetzen dela frogatzeko .

Gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, txikipena bertan ezarritako zenbatekoaren mugarekin aplikatuko da: mugaz gaindiko kopuruek ez dute txikipenik izango.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali