Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001284
Bi dohaintzak eskualdaketa bakartzat jotzen dira zergaren likidazioaren ondorioetarako, eta, horrenbestez, zerga-kuota zerga-oinarri guztiak batuz lortuko da, dohaintza-emaile berak dohaintza-hartzaile berari hiru urteko epe batean –bakoitza egin zen egunetik zenbatzen hasita– emandako dohaintzak direlako, eta salbuetsita ez daudelako.
Lehen dohaintzagatik aurretik ordaindutako kuotak metatzearen ondorioz egiten den likidazioan kendu ahal izango dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.