www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001277

Madrilen bizi den pertsona batek alabari enpresa bateko akzio batzuk eman dizkio dohaintzan. Alaba duela urtebete arte Segovian bizi zen, eta egoitza Bilbora aldatu zuen aurreko urteko otsailean. Non ordaindu behar du Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2018/01/01

Bizkaian, dohaintza-hartzaileak Bizkaian baitzeukan bere ohiko egoitza. Segoviako arautegia aplikatuko da, probintzia horretan eman baititu aurre-aurreko 5 urteetako egun gehienak.

Ekonomia Ituna aldatzen duen 10/2017 Legeak sartutako aldaketa. 25.2 artikulua (260 KB)

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2017/12/31

Bizkaian; dohaintza-hartzaileak Bizkaian baitzeukan bere ohiko egoitza. Segoviako arautegia aplikatuko da, ez baititu Euskadin eman aurre-aurreko 5 urteetako egun gehienak.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali