www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001273
Noiz aurkeztu behar da Bizkaian “inter vivos” dohaintza edo dohaineko eskualdaketa bat?
Bizkaian aurkeztuko da dohaintzetan eta gainerako dohaineko “inter vivos” eskualdaketetan.
- Higiezinak eta haien gaineko eskubideak dohaintzan eman, eta haiek Bizkaian daudenean, dohaintza-emaileak eta dohaintza-hartzaileak egoitza non duten kontuan izan gabe.
- Higiezinak eta haien gaineko eskubideak dohaintzan eman, eta haiek atzerrian daudenean, dohaintza-hartzaileek egoitza Bizkaian dutenean.
- Gainerako ondasun eta eskubideei dagokienez, sortzapen-egunean dohaintza-emailearen ohiko egoitza Bizkaian dagoenean. Hala ere, higiezinak ez diren gainerako ondasun eta eskubideen dohaintzan, dohaintza-hartzaileak aurre-aurreko 5 urteetan egun gehienak lurralde erkidean eman bazituen (zergaren sortzapen egunetik zenbatzen hasita), lurralde erkideko arauak aplikatuko dira.
Ekonomia Ituna aldatzen duen 10/2017 Legeak sartutako aldaketa. 25.1 eta 25.2 artikulua (260 KB)
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli