www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001273

Noiz aurkeztu behar da Bizkaian “inter vivos” dohaintza edo dohaineko eskualdaketa bat?



Bizkaian aurkeztuko da dohaintzetan eta gainerako dohaineko “inter vivos” eskualdaketetan zergadunak ohiko bizilekua Espainian duenean, honako kasu hauetan:

  • Higiezinak eta haien gaineko eskubideak dohaintzan eman, eta haiek Bizkaian daudenean, dohaintza-emaileak eta dohaintza-hartzaileak egoitza non duten kontuan izan gabe.
  • Higiezinak eta haien gaineko eskubideak dohaintzan eman, eta haiek atzerrian daudenean, dohaintza-hartzaileek egoitza Bizkaian dutenean.
  • Gainerako ondasun eta eskubideei dagokienez, sortzapen-egunean dohaintza-emailearen ohiko egoitza Bizkaian dagoenean. Hala ere, higiezinak ez diren gainerako ondasun eta eskubideen dohaintzan, dohaintza-hartzaileak aurre-aurreko 5 urteetan egun gehienak lurralde erkidean eman bazituen (zergaren sortzapen egunetik zenbatzen hasita), lurralde erkideko arauak aplikatuko dira.

Bizkaian aurkeztuko da "inter vivos" irabazizko dohaintza eta gainerako eskualdatze parekagarrietan, zergadunak Espainiako lurraldean kokatutako ondasun eta eskubideen ohiko bizilekua atzerrian duenean, baldin eta, ondasun eta eskubideen balio handiena Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta daudenen, egikaritu daitezkeenen edo bete behar direnen balioa beste bi lurralde historikoetako bakoitzean duten balioa baino handiagoa bada.

Ekonomia Ituna aldatzen duen 10/2017 Legeak sartutako aldaketa. 25.1 eta 25.2 artikulua (260 KB)

 
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali