saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001268

Zein zerga ordaindu behar du babes publikoko etxebizitzen lurzoruaren eskualdaketak hegalaren salmenta gauzatu ondoren?

Lurzorua eskualdatzen duena eta azalera-eskubidea eskualdatu zuena berbera denean, lurzoruaren erosketa eta azalera-eskubidearen erosketa berdin zergapetuko dira, hau da, tasa gutxituko BEZ zergaren eraginpekoak izango dira eta EJDen mailakako kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira.

Lurzorua eskualdatzen duena eta azalera-eskubidea eskualdatu zuena berbera ez denean (hala gertatzen da gehienetan) loturarik gabeko eskuraketa gisa hartuko dira eta lurzoruaren eskualdaketak BEZ zerga ordaindu beharko du, tasa orokorraren arabera (%18), eta gainera, EJDen mailakako kuota ordaindu beharko du, %0,5, hain zuzen ere.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali