www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001268

Zein zerga ordaindu behar du babes publikoko etxebizitzen lurzoruaren eskualdaketak hegalaren salmenta gauzatu ondoren?



Lurzorua eskualdatzen duena eta azalera-eskubidea eskualdatu zuena berbera denean, lurzoruaren erosketa eta azalera-eskubidearen erosketa berdin zergapetuko dira, hau da, tasa gutxituko BEZren eraginpekoak izango dira eta EJDren mailakako kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira.

Lurzorua eskualdatzen duena eta azalera-eskubidea eskualdatu zuena berbera ez denean (hala gertatzen da gehienetan) loturarik gabeko eskuraketa gisa hartuko dira eta lurzoruaren eskualdaketak BEZ ordaindu beharko du, tasa orokorraren arabera (%21), eta gainera, EJDren mailakako kuota ordaindu beharko du, %0,5, hain zuzen ere.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali