Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001252
Inola ere ez, testamentu-ahalordea ezin da eskuordetu. Komisarioaren kargua, edozein kasutan ere, borondatezko eta doakoa da, eta haren ahalmenak, mankomunatuak nahiz solidarioak, bere-berezkoak eta eskualdaezinak dira.
Ohikoa da prebentziozko testamentu bat egotea, eta horrek izango lituzke ondoreak testamentu-ahalordea ez baldin bada erabiltze. Prebentziozko testamenturik ez badago, abintestato bat irekiko litzateke. Komisarioak ahalorde-emailearen jarauntsirako albazea eta kontulari-banatzailea izendatu ahal izango ditu, ahalorde-emaileak ez badu hori egin.
Arauak: Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legeko 36. artikulua
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.