saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001251

Zein da epea testamentu-ahalordea erabiltzeko?

Komisio-emailea testamentu-ahalordea erabiltzeko epea ezarri ahalko du. Komisarioa ezkontidea baldin bada, ahalordea mugarik gabeko epe baterako eman ahalko zaio, edo urte-kopuru jakin baterako. Eperik ezartzen ez bada, epa urtebetekoa izango da, testamentu-egilea hiltzen denetik, oinordekoak adinez nagusiak izanez gero, edo oinordekoak adin nagusira iristen direnetik.

Epea jarri ezean, hori urte betekoa izango da, testamentugilearen heriotzatik zenbatuta, edo haren inguruko heriotza-adierazpena epaiketa bidez eman denetik zenbatuta, oinordeko guztiak adin nagusikoak baldin badira; bestela, oinordeko horiek guztiek adin-nagusitasuna lortzen dutenetik zenbatuta, ondore horietarako emantzipazioa nahikoa ez dela.

Komisario izendatu denean alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bera da, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, jarauntsiko ondarearen ordezkari, administratzaile eta gozamenduna, eta izaera horri eutsiko dio, baita ahalordea erabili eta gero ere.

Arauak: Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legeko 41. artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali