www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001250

Testamentu-ahalordea ibilgailu bat adjudikatzearren erabili nahi denean, zer eredu aurkeztu behar da?



650 eredua beteko da, komisarioa eta jaraunsle guztiak zerrendatuta, komisarioak ibilgailua adjudikatzen dion edo dien jaraunslearen edo jaraunsleen alde, jaraunsleei nahiz komisarioari dagozkien autolikidazio guztiekin.

Era berean, 651 eredu bat beteko da, ibilgailua jaraunsleetako baten alde dohaintzan emateagatik, dohaintza-emaile bezainbeste autolikidazio-orri aurkezturik.

Jaraunsle bakar bati emanez gero, ez da beharrezkoa izango 651 eredua egitea.

(Gogorarazi behar da, horrez gain, urtebeteko epean, heriotzaren egunetik zenbatzen hasita, 650 eredu bat aurkeztu beharko duzula –edo aurkeztuta eduki–, jaraunspenean egun hartan sartzen ziren ondasun eta eskubide guztien inbentarioarekin).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali