Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001245
Ondasun eta eskubideen inbentarioan aurkeztu behar den 650 ereduan, ondasunek eta eskubideek kausatzailea hiltzen den egunean duten benetako balioa adieraziko da.
Hala ere, 650 eredua testamentu-ahalordea erabili delako betetzen denean, ahalorde hori erabiltzen den egunean ondasunek duten balioa jaso beharko da, ahalordearen erabilera horri dagozkion ondasunetarako, betiere.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.