saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001244

Izeko bat hil zela eta, 650 eredua aurkeztu behar dut, eta ordaindu behar dut, baina ez dut dirurik. Bankuan ez didate uzten kontuetako dirua erabiltzen, harik eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ordaintzen dudan arte. Zer egin dezaket?

Azken 5 urteotan aplikagarria

Eskabide bat aurkeztu beharko duzu, beharrezko dirua erabiltzeko, jaraunspenaren kontura, Zuzeneko Zergen Zerbitzuko Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Atalari zuzenduta. Eskabidean, ordaindu behar den zenbatekoa, kontuaren datuak, eta mugitu nahi diren saldoak jasotzen dituen banku-erakundea zehaztuko dira.

Interesdun guztiek hala eskatuz gero eta likidazioak edo autolikidazioak ordaintzeko bada, Bulego Likidatzaileak baimena eman diezaieke finantza- edo aseguru-erakundeei erakundeotan kausatzailearen izenean gordailatuta dauden baloreak, partaidetzak edo eskubideak besterentzeko edo itzultzeko zein kausatzailearen izenean finantza- edo aseguru-erakundeetan dauden kontuen saldoak mobilizatzeko eta, ondoren, zenbateko horien kontura, dagozkion txekeak egiteko Bizkaiko Foru Ogasunaren izenean.

Baimenerako eskaerak ez du inola ere etengo zerga ordaintzeko epea.

Baimena Foru Ogasuneko Bulego Likidatzaile Nagusian edo dagozkion hipoteka-barrutiko bulego likidatzaileetan jasoko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali