Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001241
2014/01/1etik aplikagarria
“Mortis causa” eskuraketetan, eskuratzaileak minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsoralia duten pertsonak badira, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duten ahaidetasun-mailagatik dagokien murrizketa kontutan hartu gabe.
Honen ondoreetarako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea duten pertsonak dira, minusbaliotasuna izanda, murrizketarako eskubidea duten pertsonak.
4/2015 Foru Arauko 43.1. Artikulua, Oinordetza eta Dohaintzen Gaineko Zergari buruzkoa (233 KB) (2015/04/1etik)
3/1993 Foru Dekretu arauemaileko 19.9 artikulua (125 KB) (2015/03/31era arte).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.