www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001213

Ibilgailuei dagokienez, zer balio jarri behar da 650 ereduan?



Jaraunspeneko ondasun eta eskubideek heriotza-egunean zuten balio erreala adierazi beharko duzu.

Administrazioak egiaztatu ahal izango du interesdunek ematen duten balio erreal hori. Administrazioak egiaztatutako balioa nagusituko zaio, hala dagokionean, interesdunek aitortutako balioari, azken hori handiagoa izanik ere.

Bestalde, ondasun batzuen merkatuko batez besteko prezioak Administrazioak ezartzen ditu aldian-aldian taula ofizialak emanez; bada, ez da Administrazioak egiaztatu beharrik izango interesdunek ondasunen balio errealtzat taula horiek aplikatuz lortutako balioa ematen dutenean.

http://apli.bizkaia.eus/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali