www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001212

650 ereduan ondasun higiezinen balio katastrala jarri behar dut?



Jaraunspeneko ondasun eta eskubideek heriotza-egunean zuten balio erreala adierazi beharko duzu.

Administrazioak egiaztatu ahal izango du interesdunek ematen duten balio erreal hori. Administrazioak egiaztatutako balioa nagusituko zaio, hala dagokionean, interesdunek aitortutako balioari, azken hori handiagoa izanik ere.

Hala ere, ez da egiaztatu beharrik izango interesdunek hiri-ondasun higiezinen balio errealtzat araudiz ezarritako Esleitu beharreko Gutxieneko Balioa ematen dutenean.

Balio Katastrala eta Esleitu beharreko Gutzieneko Balioa kontzeptu ezberdinak dira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali