www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001209

Nola balioztatu behar ditut 650 ereduan jaso behar ditudan ondasunak?



Jaraunspeneko ondasun eta eskubideek heriotza-egunean zuten balio erreala adierazi beharko duzu.

Administrazioak egiaztatu ahal izango du interesdunek ematen duten balio erreal hori. Administrazioak egiaztatutako balioa nagusituko zaio, hala dagokionean, interesdunek aitortutako balioari, azken hori handiagoa izanik ere.

Hala ere, ez da egiaztatu beharrik izango interesdunek ondasun eta eskubideen balio errealtzat ondorengoak erabilita lortutakoa ematen dutenean:

  • Hiri-ondasun higiezinen kasuan, araudiz ezarritako Esleitu beharreko Gutxieneko Balioa.
  • Ondasun batzuen merkatuko batez besteko prezioak Administrazioak ezartzen ditu aldian-aldian taula ofizialak emanez; bada, taula horiek aplikatuz lortutako balioa. Balioztapena kontsulta daiteke web-orrialdean.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali