saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001205

650 ereduan sartzeko emaitza ematen badu, dirua edozein finantza-erakunde laguntzailetan sar daiteke?

Azken 5 urteotan aplikagarria

Administraziora bertaratu behar da 650 eredua beteta dagoela eta jarraibideetan azaldu eta beharrezkoa den dokumentazio guztiarekin, berdin diolarik emaitza 0 edo ordaintzekoa bada.

Atalak egiaztatuko du ea eredua ondo beteta dagoen eta dokumentazioa zuzen dagoen.

Autolikidazioaren emaitza ordaintzekoa bada, Oinordetza eta Dohaintzen Atalak ordainketa-gutun bat jaulkiko du une horretan bertan, eta aurkezleari emango dio; gutun horren bidez, aurkezleak edozein finantza-erakunde laguntzailetan egin ahal izango du ordainketa. Era berean, Ogasun eta Finantza Saileko bulego birtualean (Bizkaibai: www.bizkaia.eus nire online ordainketa» aukeratuta egin ahal izango da ordainketa, zerbitzuari atxikitako finantza-erakundeetako edozein ordainketa-txartel erabilita.)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ereduak aurkezteko moduak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali