saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001199

Pertsona bat Bilbon bizi izan da jaio zenetik. 2003. urtean Benidormera aldatu zen, eta Bilbora 2017ko ekainaren 10ean itzuli zen bizitzera. 2018ko apirilaren 18an zendu zen. Non aurkeztuko da 650 eredua, eta zein araudiren arabera?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2018/01/01

Zendu aurre-aurreko urtean Bizkaian 183 egunez baino gehiagoz bizi izan denez (2017ko ekainaren 10etik 2018ko apirilaren 18ra bitartean) Bilbon aurkeztuko du inprimakia. Hala ere, aurre-aurreko 5 urteetan egun gehienak (zergaren sortzapen egunetik zenbatzen hasita) Bizkaian eman izanaren baldintza betetzen ez denez, aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko du eta lurralde erkidean indarrean dagoen arautegia aplikatuko zaio.

Ekonomia Ituna aldatzen duen 10/2017 Legeak sartutako aldaketa. 25.2 artikulua (260 KB)

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2017/12/31

Pertsona bat Bilbon bizi izan da jaio zenetik. 2003. urtean Benidormera aldatu zen, eta Bilbora 2016ko ekainaren 10ean itzuli zen bizitzera. 2017ko apirilaren 18an zendu zen. Non aurkeztuko da 650 eredua, eta zein araudiren arabera?

Zendu aurre-aurreko urtean Bizkaian 183 egunez baino gehiagoz bizi izan denez (2016ko apirilaren 10etik 2017ko apirilaren 18ra bitartean) Bilbon aurkeztuko du inprimakia. Hala ere, azken bost urteak Bizkaian bizitzen eman ez dituenez, aitorpena aurkeztu behar du eta Balentziako araudia aplikatuko zaio.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali