Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001198
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2018/01/01
Pertsona bat Burgosen bizi izan da 2011. urtera arte eta 2012ko urtarrilaren 1etik 2018an Bilbon hil zen arte. Seme-alabetako bat Burgosen bizi da eta besteak Bizkaian. Non egin behar dute jaraunspenaren aitorpena?
Jaraunsleen bizilekuak ez du ezertan eragiten. Bizkaian egin beharko dute aitorpena, zenduak aurre-aurreko 5 urteetan egun gehienak (zergaren sortzapen egunetik zenbatzen hasita) Bizkaian eman dituelako.
Ekonomia Ituna aldatzen duen 10/2017 Legeak sartutako aldaketa. 25.2 artikulua (260 KB)
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2017/12/31
Pertsona bat 2011ra Burgosen bizi izan bada, eta 2012ko urtarrilaren 1etik 2017an zendu arte Bilbon bizi izan bada, seme-alabetako bat Burgosen bizi dela eta bestea Bizkaian, non egin behar dute jaraunspenaren aitorpena?
Jaraunsleen bizilekuak ez du ezertan eragiten. Zendua Bizkaian 5 urtez bizi izan denez, Bizkaian egin beharko da aitorpena.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.