saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001196

Noiz aurkeztu behar da Bizkaian?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2018/01/01

Bizkaian aurkeztuko da kausatzaileak, sortzapen-datan, egoitza Bizkaian izango balu.

Kausatzaileak egoitza atzerrian badauka, baina zergadunek egoitza Bizkaian badute, Bizkaian aurkeztuko da.

Kausatzaileak aurre-aurreko 5 urteetan egun gehienak lurralde erkidean eman bazituen (zergaren sortzapen egunetik zenbatzen hasita), araubide erkideko lurraldean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira.

Zergadunak egoitza atzerrian badauka, eta ondare edo eskubideen baliorik handiena Bizkaian badago, Bizkaian aurkeztuko da.

Ekonomia Ituna aldatzen duen 10/2017 Legeak sartutako aldaketa. 25.1 eta 2. artikuluak (264 KB)

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2017/12/31

Bizkaian aurkeztuko da kausatzaileak, sortzapen-datan, bere egoitza Bizkaian izango balu.

Kausatzaileak egoitza EAEn hartu baldin bazuen zergaren sortzapen-egunaren aurreko 5 urtetik beherako denboran, araubide komuneko lurraldean indarrean diren arauak izango dira aplikatzekoak, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez.

Zergadunak egoitza atzerrian badauka, ondare edo eskubide guztiak Bizkaian badago, Bizkaian aurkeztuko da.

Estekak

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali