saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001194

Zer hartzen da etxebizitzatzat eta zer ohiko etxebizitzatzat?

1/2011 Foru Arauan etxebizitza terminoa agertzen zaigu zenbait alditan. Funtsean hiru dira aurki ditzakegun etxebizitzak:

Zerga tasa aplikatzeko ondorioetarako, etxebizitzatzat honako hauek hartu dira (1/2011 Foru Arauraren 13. artikulua):

Etxebizitzak oro har, garaje partzelak gehienez ere bi, eta eraikin berean egonik batera eskualdatzen diren eranskinak.

Babes publikoko etxebizitzatzat honakoa hartzen da 1/2011 Foru Arauaren 58.12 artikuluaren :

Babes ofizialeko etxebizitza kontzeptuaren barruan etxebizitzak eta haiei lotutako eranskinak baino ez dira sartzen.

Lehenengo etxebizitza eskualdaketetarako salbuespenaren ondorioetarako, (1/2011 FAren 58.13 . etxebizitza eta garaje partzeletara (gehienez ere bi) eta eraikin berean egonik batera eskualdatzen diren eranskinetara.

Ohiko etxebizitzari buruzko kontzeptua

Ohiko etxebizitza ezinbesteko beharkizuna da kostu bidezko ondare eskualdaketaren (KBOE) modalitatean tasa murriztua aplikatzeko eta ohiko etxebizitzaren eskuraketarako zuzendutako mailegu baten bermean osatutako hipoteketan salbuespena egoteko.

Ohiko etxebizitzatzat hartzen da PFEZren 13/2013 Foru Arauaren 87. artikuluan horrelaxe definitzen dena: Zerga honen ondoreetarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da zergaduna hiru urtean jarraian bizi den etxebizitza. Hala ere, etxebizitza ohikoa izan dela joko da, epe hori igaro ez arren, zergaduna hiltzen denean, edo ezinbestez etxebizitzaz aldatzera behartzen duten beste zirkunstantzia batzuk gertatzen direnean, hala nola: etxebizitza ez egokitzea zergadunaren edo berarekin bizi den ondorengo edo aurreko ahaidearen, ezkontidearen edo izatezko bikote lagunaren ezintasun mailara edo Zergaren kuota osoan kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duen pertsonarenera; senar-emazteak banantzea, izatezko bikotea desegitea, lantokia aldatzea, lehen enplegua edo beste bat lortzea, inguruabar ekonomikoengatik aipatu aldian etxebizitzaren ordainketari aurre ezin egin izatea, edo antzeko beste egoerak gertatzea.

Ohiko etxebizitzaren kontzeptutik kanpo geratuko dira lorategiak, parkeak, igerileku eta kirol instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak eta etxebizitza bera ez diren elementu guztiak. Aldiz, elementu horiek kontzeptu horren barruan sartuko dira etxebizitzarekin batera erregistro-finka bakarra osatzen dutenean. Familia unitateko kideak ondasun higiezin hiritar baten baino gehiagoren titularrak direnean, ondasun horietako bat bakarrik hartuko da ohiko etxebizitzatzat. Horretarako, familia unitateak bere bizitza-interesen eta harreman pertsonal, sozial eta ekonomikoen gune nagusitzat duena hartuko da ohikotzat.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali