saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001192

Dokumentu pribatuetako saloresketei dagokienez, hirugarrenen aurrean noiz sorrarazten ditu eraginak kontratu pribatu batek?

Kontratu pribatuei dagokienez, Kode Zibilaren 1227. artikulua aplikatu beharra dago; artikulu horrek honako hauxe ezartzen du: Agiri pribatuaren data hirugarrenei begira zenbatuko da, agiria erregistro publiko batera erantsi edo bertan inskribatu den egunetik; agiria sinatzen duten pertsonetatik edozein hiltzen denetik; edo, agiria funtzionario publikoari eman bazaio horrek duen ogibidearengatik, agiria funtzionario horri zein egunetan eman eta egun horretatik.

Aurreko artikuluan ezarritako kasuetan, titulurako data zehatza daukagu eta hori ez dator bat agiriaren datarekin, baizik eta zendutakoen hiltze datarekin, erregistro batean inskribatzeko datarekin edo funtzionario publiko bati eman zaion datarekin; alabaina, ez daukagu edukiaren edo entregaren berririk, bertan legezko presuntziorik ez dagoelako, eskritura publikoekin gertatzen denaz bestaldera.

Dokumentu pribatuen preskripzio ondorioetarako, ezarrita dago (1/2011 Foru Arauaren 66. artikulua) pribatuen data aurkezten diren egunekoa dela, baldin eta Kode Zibilaren 1227. artikuluan ezarritako zirkunstantzietariko bat gertatzen ez bada; kasu horretan data horretatik aurrera zenbatuko da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali