Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001191
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2013/12/31
Bai, aipatutako aitorpena hainbat eragiketengatik derrigorrez aurkeztu beharko dute.
PFEZaren zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez eta, aldi berean, BEZaren araubide erraztua edo nekazaritza, abelzaintza eta arrantzaren araubide berezien bitartez beren etekina zehazten duten pertsona fisikoek eta errenta-eratxikipenaren araubidean dauden erakundeek 347 eredua aurkezteko beharra dute BEZaren araubide erraztuan jasandako kuotak (gastuak) direla eta kenkarirako eskubidea ematen duten eragiketengatik, esandako araubideak aplikatzen ez zaienengatik, baita faktura egin zutenengatik ere.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.