www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001189

Nola zergapetzen dira obra berriaren eraketa eta banaketa horizontala?



Eragiketak zerrenda
ERAGIKETA Eraentza SP ZO Tasa
Obra berria

EJD

(1/2011 Foru Arauaren 44. artikulua)

Eraikitzailea (dokumentua eskatu duena)

(1/2011 Foru Arauaren 2. artikulua)

Obraren kostua % 0,5
Banaketa horizontala Zoruaren balioaren eta eraikitako obraren balioaren batura

Obra berria:

Obra berriaren adierazpena lehen lurra baino ez zegoen leku batean orain eraikuntza bat dagoela adieraztea da. Adierazpen hori dokumentu publiko batean egiten da, jabetza erregistroan inskribatzeko.

Banaketa edo jabetza horizontala:

Banaketa horizontala eraikuntza bat zenbait elementutan (etxebizitzak, garajeak, trastelekuak) edo finka bereizietan banatzeko egiten den egintza da.

Elementu edo finka horiei jabekidetzan parte hartzeko koefiziente bat ematen zaie. Obra berria bezala, dokumentu publikoan egiten da, finkak Jabetza Erregistroan inskribatzeko.

Zein ogasun da eskuduna?

Inskripzioa egin behar den erregistroari dagokion ogasuna.

Nola zergapetzen da?
Adibidea:

Pentsa dezagun eraikuntza enpresa batek 20 etxebizitzako eta 4 lokaleko eraikuntza bat eraiki duela, 500.000 euroko kostuarekin, 100.000 euro kostatu zitzaizkion lursail batean. Eskritura publikoa eman du, eraikuntzaren obra berria eta banaketa horizontala adierazten.

Emandako eskritura publikoak bi zerga egitate dauzka, egintza juridiko dokumentatuen kuota gradualaren mende daudenak.

  • Obra berriaren adierazpenagatik: 500.000 x %0,5 = 2.500,00 €
  • Banaketa horizontalagatik: (500.000 + 100.000) x %0,5 = 3.000,00 €.

4/2012 Jarraibidea. EJD hirugarrena. 2. Jabetza horizontalari buruzko legera moldatzea

63/2011 FD OE-EJD Araudia 16. art. Zerga-oinarria zehazteko arau bereziak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali