www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001187

Zelan ordaintzen ditu zergak hipoteka maileguak edo kredituak aldatzen dituen aldaberriketak?



Salbuetsita daude hartzekodunak eta zordunak ados etorrita itundutako hipoteka-maileguak edo -kredituak berritzeko eskritura publikoen lehenengo kopiak. Horretarako, baldintza bi bete behar dira:

  • hartzekodunak Hipoteka-maileguak subrogatu eta aldarazteari buruzko 2/1994 Legeko 1. artikuluan aipatutako erakundeetako bat izan behar du.
  • aldaketak hauetako egoera baten edo gehiagoren ingurukoa izan behar du:
    • hasieran itundutako edo indarrean dagoen interes-tasaren baldintzak.
    • epea.
    • amortizazio-metodoa edo -sistema.
    • maileguaren beste edozein finantza-baldintza.

58.23 artikulua1/2011 FA OE-EJD Salbuespen Objetiboak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali