www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001187
Zelan ordaintzen ditu zergak hipoteka maileguak edo kredituak aldatzen dituen aldaberriketak?
Salbuetsita daude hartzekodunak eta zordunak ados etorrita itundutako hipoteka-maileguak edo -kredituak berritzeko eskritura publikoen lehenengo kopiak. Horretarako, baldintza bi bete behar dira:
- hartzekodunak Hipoteka-maileguak subrogatu eta aldarazteari buruzko 2/1994 Legeko 1. artikuluan aipatutako erakundeetako bat izan behar du.
- aldaketak hauetako egoera baten edo gehiagoren ingurukoa izan behar du:
- hasieran itundutako edo indarrean dagoen interes-tasaren baldintzak.
- epea.
- amortizazio-metodoa edo -sistema.
- maileguaren beste edozein finantza-baldintza.
58.23 artikulua1/2011 FA OE-EJD Salbuespen Objetiboak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli